Gizartea -

Indarkeria matxista

Iker Munian sexu abusu auzi batean nahasi du lekuko babestu batek

Athleticeko jokalaria eta David de Gea Manchester Unitedeko atezaina Torbe auzian nahasi ditu lekuko batek.

Iker Muniain Athleticeko jokalaria. EiTB
Iker Muniain Athleticeko jokalaria. EiTB
Muniain eta De Gea sexu-eraso kasu batean nahastu diztuzte

1:11

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Muniain Athletic Clubeko jokalariari sexu abusuak egitea egotzi dio lekuko babestu batek, Torbe auziaren baitan. Haur pornografia, sexu erasoa eta sexu esplotazioa egotzita egun espetxean dagoen pornoaren sektoreko enpresaburu bilbotarra da Ignacio Allende Fernandez, Torbe.

eldiario.es webguneak jakinarazi duenez, lekuko horrek David de Gea Manchester Unitedeko jokalaria ere nahasi du sexu abusu auzian. Egun, Espainiako selekzioarekin dago, gaur hastekoa den Eurokopa jokatuko baitu.

Poliziak "sinesgarritasun maila handia" eman dio lekuko horren kontakizunari, eta baztertu egin du deklarazioak bi jokalariei kalte egiteko egin izana.

Aipatutako hedabidearen esanetan, lekuko babestua, emakume bat, Madrilgo hotel batera joan zen, Torbek eramanda, diru asko kobratuko zuela esan baitzion. Hara heldu eta gero, beste emakumezko bat, Muniain bera eta identifikatu ez duten beste jolakari bat ikusi zituen, eta gizonekin sexu harremanak izatera behar tu zuten. Antza denez, De Geak antolatu zuen. Hiru jokalariak Espainiako 21 urtez azpiko selekzioko taldekideak ei ziren une hartan.

"Neska berriari eta TP3ri (lekuko babestua) sexu abusuak egin zizkieten gizonek, eta ezetz esaten bazuten, eraso fisikoak egiten zizkieten. Gainera, bi futbolarien desio sexualak aste eta gero, mehatxu egin zieten, gela horretan gertatutakoa ez kontatzeko. Emakumeek ez zuten ezer kobratu, eta Torbek jaso zituen irabazi guztiak”, gaineratu du.

Madrilgo 29. instrukzio-epaileak Fiskaltzara igorri du lekukoaren testigantza, eta Ministerio Publikoaren jarrera ezagutu arte itxarongo du, futbolarien aurka egin edo ez erabakitzeko.

Futbolariek errugabe direla esan dute

Albistearen berri izan eta gero, Iker Muniainek prentsa ohar labur bat publikatu du bere Twitter profilean, errugabe dela aldarrikatzeko.

Jokalariaren esanetan, biktimak kontatutako "gertakizunak" "guztiz faltsuak" dira, eta hurrengo egunetan abokatu bat izendatuko du, "nire ohorea defendatzeko".

"Espero dut futbol zelaian animatu nauten zale guztiek konfiantza izatea nigan", gaineratu du.

Espainiako selekzioaren kontzentraziotik, David de Gea futbolariak ere errugabe dela ziurtatu, eta dena "faltsua" dela erantsi du.

 

 

Torberen txioak

2011 eta 2012 urteetan, Torbe Twitter bidez saiatu zen Muniainekin eta De Gearekin harremanetan jartzen, haren profilean irakur daitekeenez. Ez dago argi jokalariek erantzun ote zioten, baina lekuko babestuaren salaketak frogatu egingo luke azkenean harremanetan jarri zirela.

 

Ignacio Allende Fernandez Torbe apirilean atxilotu zuten, beste bost pertsonarekin batera, hainbat adingabe bideo pornografikoetan parte hartzera behartzea egotzita, eta epaileak kartzelatu egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Bilbo berriak Tratu txarrak Gaurko albisteak Bizkaia Argazkiak Iker Muniain Gaurko azken ordukoa