Gizartea -

Indarkeria matxista

Akusazioak 'guztiz faltsuak' direla esan du Muniainek

Athleticeko jokalariak aurreratu du abokatu bat izendatuko duela, "nire ohorea defendatzeko".

Iker Muniain. EiTB
Iker Muniain. EiTB
Iker Muniain. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Muniain Athletic Clubeko jokalariak errugabe dela aldarrikatu du, Torbe auziko lekuko babestu batek sexu abusuak eta mehatxuak egitea egotzi ostean.

Aurrelariak prentsa ohar bat publikatu du, bere Twitterreko profilean. Horretan, esan du lekukoak azaldutako "gertakizunak" "guztiz faltsuak" direla.

Era berean, nafarrak aurreratu du hurrengo egunetan abokatu bat izendatuko duela, "nire ohorea defendatzeko".

Jokalaria zaleei ere zuzendu zaie: "Espero dut futbol zelaian animatu nauten zale guztiek konfiantza izatea nigan".

 

Espainiako selekzioaren kontzentraziotik, David de Gea futbolariak ere errugabe dela ziurtatu, eta dena "faltsua" dela erantsi du.

"Ni naiz harritu den lehena; oso lasai nago, entrenatzeko eta futbolean aritzeko gogoz. Albisteak ez dit kalterik egingo, oso lasaia naiz zelai barruan zein kanpoan, eta orain, gainera, are indartsuagoa", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Bilbo berriak Indarkeria matxista gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Iker Muniain Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea