Gizartea -

Noos auzia

Manos Limpiasek uste du infantak bazuela Aizoonen etekinen berri

Erregearen arrebak Aizoon enpresaren sorreran parte hartu zuela gogoratu du.

Virginia López Negrete. Manos Limpias. Argazkia: EFE
Virginia López Negrete. Manos Limpias. Argazkia: EFE
Manos Limpiasen arabera, infantak bazekien zertan zebilen bere senarra

1:12

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Virginia Lopez Negrete Manos Limpiasek Noos auzian duen abokatuak auzitegian adierazi duenez, Cristina infantak bazekien Aizoon enpresaren bidez etekin fiskalak lortzen zituztela, bai berak bai haren senarrak, Iñaki Urdangarinek.

Infanta salatu duen alde bakarraren ordezkari gisa, 8 urteko kartzela-zigorra eskatu du Erregearen arrebarentzat. Urdangarinek 2007an eta 2008an egindako delitu fiskaletan lagundu izana egotzi dio sindikatuak. Halaber, ez du sinesten Cristina infantak Aizoonen kudeaketaren berri ez izatea; izan ere, empresa senarraren diru-sarrera profesionalak bideratzeko sortu zutela onartu dio epaileari.

“Nahita egin zuen ezikusiarena”, esan du Lopez Negretek. Horrez gain, infantaren prestakuntza profesional nabarmena azpimarratu du, eta “guztia zekiela” argudiatu du. Dena den, nahiago izan omen du ezjakinarena egin, erruduntasuna ekiditeko.

Era berean, Aizoon sortzen parte hartu zuela esan du, ondoren “Ogasunari iruzur egin eta etekina ateratzeko”. Gainera, sozietatearen dirua bere gastuetarako erabili zuela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Noos auzia Espainia bideoak Epaiketak bideoak