Gizartea -

Ertzaintza eta Guardia Zibila

Droga sintetikoen sare bat desegin eta 12 pertsona atxilotu dituzte

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga sintetikoak eskala handian banatzen zituen sare bat desegin dute Bizkaian eta Valladoliden hainbat miaketa egin ostean.

78 kilo 'speed' eta beste hainbat droga atzeman dituzte Ertzaintzak eta Guardia Zibilak.
78 kilo 'speed' eta beste hainbat droga atzeman dituzte Ertzaintzak eta Guardia Zibilak.
78 kilo 'speed' eta beste hainbat droga atzeman dituzte Ertzaintzak eta Guardia Zibilak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga sintetikoen eskala handiko banaketa-sare bat desegin dute Bizkaian eta Valladoliden hainbat miaketa egin ostean. Sareak estatu-mailan banatzen zuen droga, eta operazioan 78 kilo 'speed' eta beste hainbat droga atzeman dituzte. Operazioaren ondorioz, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak hamabi pertsona atxilotu dituzte osasun publikoaren aurkako delituak eta droga-trafikoa egotzita.

"Speed eta droga sintetikoen trafikoari kolpe garrantzitsua eman zaio Espainia mailan, eta droga horretan espezializatutako gaizkile-talde handienetako bat desegin da", Ertzaintza eta Guardia Zibilaren arabera.

Operación antidroga Foto: Guardia Civil.

Sarearen buruzagi nagusia Bilbon bizi zen. Ez zuen lanik egiten, bizi-maila altua zuen eta aurrekari ugari zituen droga-trafikoagatik. Ederki antolatu eta egituratutako gaizkile-talde bat zuzentzen zuen, eta 'speed' eta droga sintetikoak eskala handian banatzen espezializatuta zegoen.

Gaizkile-sareko kide guztiak identifikatu eta gero, operazioaren esplotazio-faseari ekin zitzaion: 16 etxebizitza miatu zituzten Valladolideko probintzian (Nava del Rey) eta Bizkaian (Plentzia, Getxo, Bilbo, Ortuella eta Zierbena) eta 12 atxiloketa egin ziren (horietako 11 espetxeratu dituzte).

Konfiskatutako drogak 3.500.000 euroko balioa du merkatuan, txikizkako salmentan.

Operazioa zabalik dago oraindik ere, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea gertakariak guztiz argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Getxo bideoak Bizkaiko albisteak Drogak argazkiak Plentzia argazkiak Ortuella bideoak