Gizartea -

Indarkeria matxista

Paul Abasolo futbolariaren fitxaketak polemika piztu du Portugaleten

2010ean, epaileek hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, hiru bortxaketa egiteagatik, baina Espainiako Gobernuak indultua eman zion.

Paul Abasolo (eskuinetik lehena), Portugalete futbol taldeak fitxatu zuenean. @clubportugalete
Paul Abasolo (eskuinetik lehena), Portugalete futbol taldeak fitxatu zuenean. @clubportugalete
Paul Abasolo (eskuinetik lehena), Portugalete futbol taldeak fitxatu zuenean. @clubportugalete

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika eta arbuio soziala piztu dira Portugaleten (Bizkaia), herriko futbol taldeak fitxatu baitu Paul Abasolo, hiru sexu eraso egiteagatik epaileek kondenatu zuten futbolaria.

Hori horrela, EH Bilduk ostegun honetako udalbatzara eramango du gaia, eta futbolariaren kontratua etetea eskatuko du.

Koalizio abertzaleak azaldu duenez, Portugaleteko Mugimendu Feministak eskatuta aurkeztuko du ebazpena.

Mozio horretan, Paul Abasoloren fitxajea "irmo errefusatzeko" eta futbol klubari kontratua etetea eskatzeko deia egingo dio EH Bilduk Udalari.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion 2010an Paul Abasolori, 2006tik 2007ra hiru emakumeri sexu abusuak egiteagatik. Dena dela, 2011n, Espainiako Gobernuak indultua eman zion, eta haren espetxe zigorra bi urtera jaitsi zuen. Horregatik, futbolaria ez zen espetxean sartu.

Abasolok hainbat futbol taldetan jokatu du, tartean Sestao Riverren, Amurrion eta Zamudion. Athleticek ere helburu izan zuen, baina atxilotu egin zuten fitxatzeko zorioan zegoela, eta azkenean ez zen gauzatu operazioa.

Portugaleteko futbol taldeak adierazpen bat eskegi du bere webgunean, eta, horretan, jokalariaren alde agertu da. "Kondena beteta, guztiz gizarteratuta dago, bai giza alorrean, bai kirol alorrean", esan du.

Klubaren esanetan, Abasolok "gainerako herritarren eskubide eta betebehar berdinak ditu, eta inork ez du zilegitasunik herritar bati eskubideak ukatzeko".

Halaber, "aurrekari judizialak" izateagatik ez duela inor "baztertuko" ohartarazi du taldeak: "ez da bidezkoa futbolean aritzea galaraztea gizartearekin zuten zorra jada ordaindu duten eta gizarteratuta daudela erakutsi duten pertsonei".

Portugaleteko Mugimendu Feministak, baina, ohartarazi du jokalariari "indultua" eman ziotela, baina ez zutela "errugabe" jo. Gainera, gogorarazi du kirolaria ez dela inoiz "damutu", eta ez duela barkamenik eskatu. Horregatik, zalantzan jarri du "gizarteratuta" dagoenik.

EH Bilduk aurkeztutako mozioak beste eskaera bat du: "indarkeria matxistarekin lotura izan duten kirolarien fitxaketak errefusatzeko konpromisoa hartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Portugalete Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Fitxaketak