Gizartea -

Erreskatea

Emakume bat erreskatatu dute Ermuan, gau osoa osin batean igaro ostean

Atzo arratsaldeko azken orduan erori zen leizean, txakurra paseatzen ari zela, eta gau osoa igaro du bertatik atera ezinik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat erreskatatu dute gaur goizean Ermuko San Lorentzo auzoan dagoen osin batetik, gau osoa bertatik atera ezinda egon eta gero. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko azken orduan erori zen aipatu leizean, txakurra paseatzen ari zela.

Emakumea zegoen mendi-magaletik paseatzen ari ziren zenbait pertsonak laguntza eskatzeko oihuak entzun dituzte, eta Ertzaintzari eman diote abisua 7:00ak aldera.

Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da, eta erreskateari ekin dio. Erreskate-lanak 7:20 inguruan amaitu dituzte.

Bertatik ateratakoan, osasun-langileek artatu dute, baina ez du medikuen laguntzarik behar izan ondo baitzegoen.

Herrizaingo Saileko iturriek adierazi dutenaren arabera, Ertzaintzak ez zeukan emakumearen desagertzearen berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ermua argazkiak Gizartea bideoak Albisteak