Gizartea -

Ameriketako Estatu Batuak

Uztailaren 14an erabakiko dute Pablo Ibar bermepean aske utzi edo ez

Defentsak dio preso mantenduz Konstituzioa urratzen ari direla. Fiskaltza, berriz, Ibar baldintzapean aske geratzearen kontra agertu da.

Pablo Ibar. Artxiboko argazkia
Pablo Ibar. Artxiboko argazkia
Pablo Ibar. Artxiboko argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak uztailaren 14an erabakiko du Pablo Ibar bermepean aske uztea edo ez, Floridako Auzitegi Gorenak joan den otsailean haren aurkako heriotza-zigorra baliogabetu ostean.

Miami iparraldean, Broward kondaerriko epaitegi batean egindako saioan, Pablo Ibarri baldintzapeko askatasuna emateko eskatu dio defentsak Raaj Singhal epaileari, “preso mantentzeak Konstituzioa urratzen duelako”.

Fiskaltzak, baina, aukera horren kontra agertu da. Areago, 1994ko hilketa hirukoitzagatik berriro egingo duten epaiketan Pablo Ibarrentzat heriotza-zigorra eskatuko dutela iragarri zuten.

Ildo horretan, Fiskaltzak dokumentuz, bideoz eta testigantzaz betetako lau kaxa eraman dizkio epaileari.

Epaileak bi aste izango ditu eduki horiek aztertzeko. Hala ere, defentsa baikor agertu da, material hori bera Floridako Auzitegi Gorenak aztertu zuelako otsailean eta Ibar hilketa horiekin lotzeko frogarik ez zegoela ondorioztatu zuelako.

“Epaileak har dezakeen erabakiaren aurrean, indartsu gaude, Fiskaltzak ez baitu Konstituzioak ahalbidetzen duen onura hori ukatzeko frogarik aurkeztu”, azpimarratu du Benjamin Waxman Ibarren defentsako abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Pablo Ibar auzia Albisteak