Gizartea -

Bahiketa Madrilen

Mutil bat askatu dute, bere aitak bi urtez bahituta izan eta gero

19 urteko gaztea deshidratazio, desnutrizio eta desorientazio sintomekin aurkitu dute.

Gaztea giltzapetuta egoten zen gelaxka
Gaztea giltzapetuta egoten zen gelaxka
Gaztea giltzapetuta egoten zen gelaxka

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak 19 urteko mutil bat askatu dute Rivas Vaciamadriden (Madril) aitak bi urtez bahituta izan eta gero.

Agenteek deshidratazio, desnutrizio eta desorientazio sintomekin aurkitu dute gaztea eta ustez, tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasan behar izan ditu urte hauetan.

Biktimak posta elektroniko bat bidaltzea lortu zuen poliziaren helbide batetara eta, halaxe aurkitu dute gaztea.

Agenteak etxera sartu zirenean bahiketa egiaztatu eta biktima oso argal zegoela konturatu ziren. Gaztearen egoera fisikoa ikusita anbulantzi bat bertaratu behar izan da eta, bertan artatu dute biktima.

Aitak bestalde, modu biolentoan erantzun zion poliziari eta momentuan bertan atxilotu dute.

Gaztea bahituta zegoen etxea zikin eta zaborrez beteta zegoen, erabat abandonatuta.

Biktimaren arabera, aitak egunero sekulako jipoiak ematen zizkion, janaria ere ukatu egiten zion eta egun guztian gelaxka batean egotera behartzen zion.

Atxilotutako gizonak gaixotasun psikologikoa izan lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Bahiketak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Madril