Gizartea -

Indautxun eta Abandon

Errefuxiatuen inguruko erakusketa bat hartuko du Bilboko Metroak

Erakusketaren izenburua “Hurrengo geltokia: etorkizuna” da, eta argazkiak datorren uztailaren 31ra arte ikusi ahal izango dira, Indautxuko eta Abandoko geltokietan.

Bilboko Metroa. Argazkia: EiTB
Bilboko Metroa. Argazkia: EiTB
Bilboko Metroa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Metroak errefuxiatuei buruzko argazki erakusketa bat hartuko du Indautxuko eta Abandoko geltokietan datorren uztailaren 31ra arte. Ekimen horren bidez, Sirian hasi zen gatazka armatuaren ondorioz euren etxeak utzi behar izan dituzten pertsonen egunerokoa erakutsi nahi du.

Erakusketaren izenburua “Hurrengo geltokia: etorkizuna” da, eta argazkiz beteriko 21 panel biltzen ditu. Migratzaileek egin behar duten ibilbidea erakusteaz gain, herrialde horietako biztanleei Gurutze Gorriak eskaintzen dien arreta ikusteko aukera ematen du erakusketa horrek.

Izan ere, Euskadiko Gurutze Gorriak antolatu duen erakusketaren helburu nagusia “II. Mundu Gerratik ezagutu den errefuxiatu krisialdirik larriena ikusgai egitea da”.

Alde horretatik, Gurutze Gorriak gogorarazi du orain arte osasun alorreko 770.000 esku-hartze baino gehiago izan dituztela; 7.660.000 elikagai pakete, 1.740.000 manta, arropa eta lo egiteko zaku; 650.000 kit eta higienerako produktuak banatu dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Metro Bilbao bideoak Gurutze Gorria bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Argazkigintza garaikidea