Gizartea -

Broma

Irungo ezkondu aurreko agur bateko bromak arrakasta handia du Interten

Biktimak, ezkontza egin baino lehen omendutako mutilak, uste du salto egin behar duela puentinga egiteko, ezer ikusi gabe… baina espaloitik jaisten da, hori besterik ez.

Erredakzioa | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondo sortutako broma bat, mugikor bat grabatzeko, ezkondu aurreko agurra Irunen, ondo pasatzeko gogoa duten gazte-koadrila bat… eta arrakasta handia Interneten! Gazte batzuek lagun bati prestatu diotena emaitza harrigarriak ari da lortzen Sarean.

Laburbilduz, hau gertatzen da: lagun batzuek begiak estaltzen dizkiote laster ezkonduko den beste bati, eta toki batera eramaten dute (Irunera, alegia); Supermanena bezalako kapa bat jartzen diote, Irungo kale arrunt batean kokatzen dute, hesi batean, eta pentsarazten diote zubi bat dela eta bere burua bota behar duela, puentinga egiteko. Mutilak zalantzak ditu… baina azkenean dio baietz, egingo duela, eta hara doa, saltoa egiteko. Kontua da metro eta erdiko jauzia besterik ez dela… Laster-laster hasiko dira barreka, bai lagunak baita biktima bera ere…

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Irun albisteak gaur