Gizartea -

Zezenketen alde

Gasteizen zezenketek jarrai dezaten aldeko marrazki bizidunak

Bideoa Fusión Internacional por la Tauromaquia (FIT) elkarteak ekoitzi du, Educatauro izeneko haurrentzako sortaren barruan. Elkarte hori Gasteizko zezen-plaza kudeatzen duena da.

Gasteizko zezenketen aldeko marrazki bizidunen sail bat egin dute

2:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marrazki bizidunezko bideo batek Gasteizeko ferietan zezenen ikuskizunek jarrai dezatela bultzatzen du. Horretarako, blusa baten, Diego Urdiales toreatzailearen eta Pablo Hermoso de Mendoza burtzikariaren aldeko testigantzak erakusten ditu.

Bideoa Fusión Internacional por la Tauromaquia (FIT) elkarteak ekoitzi du, Educatauro izeneko haurrentzako sortaren barruan. Egileen esanetan, "jaia sustatzea eta haurrengana hurbiltzea" da bildumaren xedea.

Azken kapitulu horrek Toros sí en Vitoria du izenburutzat, eta Arabako hiriburuan oinarrituta dago; izan ere, datorren urtean zezenekin egindako ikuskizunek jarraituko duten ala ez eztabaidatzen ari dira.

FIT elkarteak plazaratutako bideoan, Lola (bost urteko neskatila bat) Iñakirekin batzen da (Gasteizko blusa bat) Andra Maria Zuriaren plazan, "norbaitek zalantzan jarri baitu datorren urtean zezenen ikuskizunek hemen jarraitu ahal izango duten".

Iñakik Lolari azaltzen dio blusek egiten duten "aurkezpen-paseoa" abuztuaren 4tik 9ra ospatzen diren Andre Maria Zuriaren jaietako ekitaldi nagusietakoa dela. Paseo horretan Gasteizko koadrilek Espainiako plazatik zezen-plazara dagoen tartea egiten dute oinez abestuz eta dantzatuz.

Bideoan Diego Urdiales toreatzailea eta Pablo Hermoso de Mendoza burtzikaria ere agertzen dira Iñaki eta Lolarekin batera hitz egiten. Batak zein besteak Andre Maria Zuriko aurtengo zezenketa-jaialdian parte hartuko dute.

Hain justu ere, igande honetan animalien ikuskizunen kontrako manifestazio bat egingo dute Gasteizen, bereziki zezenketen aurkakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Gizartea albisteak Gasteiz berriak Albisteak Bideoak