Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Adingabe bati sexu-erasoa egiten saiatu da gizonezko bat Lezon

Errenteriako Madalenetan izan ondoren, etxerako bidean zihoala izan zuen neskak eraso saiakera. Hainbat herritarrek saihestu dute.

Sexu-eraso bat galarazi dute Lezon hainbat lagunek

0:45

EITB.EUS | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bati sexu-erasoa egiten saiatu da gizonezko bat Lezon, baina inguruan zeuden hainbat herritarrek saihestu dute emakumearen kontrako eraso ahalegina.

Etxerako bidean zihoala izan zuen sexu eraso saiakera  adin txikiko neskak. Oihuka hasi eta inguruan zituen hainbat herritarren laguntza jaso zuen.  Erasotzaileak ihes egin zuen.

Errenteriako ertzain-etxean jarri zuen salaketa biktimak, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.  Neskak zein herritarrek ustezko erasotzailearen inguruan emandako deskripzioa aztertzen ari dira. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Eguneko albisteak Errenteria Gaurko azken orduko albistea Lezo