Gizartea -

Iruñea

Hiru gizon epaitu dituzte, sanferminetan sexu erasoa egitea egotzita

Auzietako batean, akusatuak eta Fiskaltzak akordioa lortu dute, eta, horren ondorioz, gizonak kalte-ordaina emango dio biktimari.

Sexu erasoen aurka sanferminetan egindako elkarretaratze bat. EFE
Sexu erasoen aurka sanferminetan egindako elkarretaratze bat. EFE
Sexu erasoen aurka sanferminetan egindako elkarretaratze bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Jauregian hiru epaiketa egin dituzte asteazken honetan azken sanferminetan jazotako beste horrenbeste sexu erasogatik.

Lehen epaiketan, Stephane C. frantziarrari sexu abusuak egitea egotzi diote, eta Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatu du haren aurka, emakume bati "bizkarrean, ipurdian eta aldakan ukipenak egiteagatik". Gaztelu Plazako taberna batean geratu zen erasoa.

Akusatuak ukatu egin du egotzitakoa. Biktimak ez du segurutzat jo gizonezko hori erasoaren egilea izan zela, baina lekukoetako bat "guztiz ziur" agertu da: "Ikusi nuen akusatua emakumeari ipurdia ukitzen".

Fiskaltzak "guztiz frogatu"tzat jo du akusatuen eserlekuan eseri dena erasoaren egilea dela, eta defentsak argudiatu du salatutakoa ez zela "erasoa" izan.

Bigarren epaiketan, Fiskalak bi urteko zigorra eskatu du Peyo H. frantziarraren kontra, sexu abusuak leporatuta.

Akusatuak ukatu egin du erasoaren egilea dela, baina biktimak "ziur"tzat jo du hura dela. Fiskala ere seguru agertu da, eta erasotzailea "zalantza barik" akusatua dela nabarmendu du.

Hirugarren epaiketan, Didier L. frantziarrak eta Fiskaltzak akordioa lortu dute. Horren ondorioz, Ministerio Publikoak kendu egin du sexu abusuen akusazioa, eta defentsak onartu egin du lesio delitua.

Hori dela eta, gizonezkoak 500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, ipurdian "kolpe bat" eman ziolako, eta 360 euroko isuna ordaindu beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista gaur Nafarroa Entzierroa zuzenean Gaurko azken ordukoa