Gizartea -

Galapagar

Emakume bat atxilotu dute Madrilen bikotekidearen gorpua topatu ostean

47 urteko gizona sastakatu dute. 54 urteko atxilotua Guardia Zibilaren komisariara eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat atxilotu dute 47 urteko bikotekidearen gorpua aurkitu ondoren, Galapagarreko (Madril) etxebizitza batean, Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez.

Abisua jaso ondoren, Guardia Zibila bertaratu da, Galapagarreko Herreros El Arca kaleko 6. zenbakian. Gizonak arma zuri baten zauria zuen bularrean eta biktimaren bikotekidea atxilotu dute guardia zibilek. Biak jatorri errumaniarrekoak dira.

54 urteko atxilotua Guardia Zibilaren komisariara eraman dute.

Gizonak abisua eman zuen

Larrialdi zerbitzuak abisua goizaldean jaso du. Gizonak larri zauriturik telefonoz deitu du.

SUMMAko bi anbulantzia bertaratu dira. Gizona hilzorian aurkitu dute, bularrean arma zuriaren zauria zuela.

Larrialdi zerbitzuek 40 minutuz biktima suspertzeko maniobrak egin dituzte, baina ez dute lortu eta heriotza baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Madril albisteak gaur