Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea hiltzea egotzita

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea hiltzea egotzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2016/07/29

Emakumea (51 urte) joan den asteburuan aurkitu zuten hilda, etxebizitza batean, baina gaur jakin da albistea.

  • Gertaera izan den kalea, hiriburu bizkaitarrean. Irudia: EiTB

    Gertaera izan den kalea, hiriburu bizkaitarrean. Irudia: EiTB

    Gertaera izan den kalea, hiriburu bizkaitarrean. Irudia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean Bilbon, joan den asteburuan bikotekidea (51 urte), Maria Arantzazu Palacios Izquierdo, hiltzea egotzita.

Krimena duela astebete jazo bazen ere, gaur ezagutu da, susmagarriaren atxiloketarekin batera.

Joan den larunbateko 10:45ean, gizonak berak SOS Deietara deitu zuen, bikotekidea konorte barik topatu zuela ohartarazteko. Osasun langileak bertaratu ziren, baina emakumezkoaren heriotza egiaztatu baino ezin izan zuten egin.

Bien bitartean, etxebizitzara joan ziren ertzainek ikusi zuten emakumeak ubeldurak zituela, eta haren ahoan eta lurrean odola zegoela.

Gorpua Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman zuten, eta, autopsia eginez, emakumea hil egin zutela ondorioztatu zuten.

Horren ostean, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta biktimaren bikotekidea jo zuen hasieratik susmagarri gisa, emakumeak hainbat salaketa jarri izan baitzituen haren aurka genero indarkeriagatik.

Gaur, 14:00etan, agenteek topatu egin dute gizona, eta atxilotuta eraman dute.

Ustezko hiltzailea sei aldiz atxilotu izan dute iraganean, horietako bat 2004an biktimari tratu txarrak emateagatik.

Atxiloketa horren ostean, emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri zion epaileak, baina 2007an iraungi zen, eta egun biak, ustezko hiltzailea eta biktima, elkarrekin bizi ziren.

Udalak elkarretaratzea deitu du

Testuinguru horretan, Udalak elkarretaratzea deitu du larunbat honetarako, 11:00etan, udaletxeko eskaileretan, hilketa gaitzesteko.

Adierazpen instituzional bateam udal taldeek deia egin diete herritarrei "emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurka agertzeko".

"Hilketa genero indarkeriaren ekintza bortitzena da, baina egunero beste hainbat eraso mota jazotzen dira emakumeen aurka, eta denak gaitzesteko modukoak dira", gaineratu dute.

Halaber, urtarrilaren amaieran, 30 urteko gizon batek bikotekideari eraso eta haren 17 hilabeteko umea hil zuen, leihotik botata. Hura ere kartzelan dago.

Bestalde, Emakundek gaitzespen irmoa agertu du, eta indarkeria matxistaren aurka agertzeko deia egin die herritarrei.

Erakundearen esanetan, herritarrak "aktiboak" izan behar dira emakumeen aurkako jarreran galarazteko, eta gogorarazi du indarkeria matxista "emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren ikur gordinena" dela.

"Herritar guztiek parte hartuta eta balioak aldatuta baino ezingo da amaitu emakumeen aurkako indarkeria", esan du.

Hiru emakume hil dituzte aurten EAEn

Gaur ezagututako krimenaren ostean, hiru emakume hil dituzte aurten EAEn, feminicidio.net webguneak jasotako balantzearen arabera.

Nolanahi ere, hiru horietatik, bi ez dituzte judizialki aitortu genero indarkeriaren biktima gisa, haien ustezko hiltzaileak ez zirelako euren bikotekideak.

Ekainean, Gasteizen, 43 urteko gizon batek 60 urteko emakume bat hil zuen, eta, ondoren, gorpuzkiak Zadorra ibaira bota zituen. Gizonezkoak aitortu egin zuen hilketaren egilea dela, eta egun espetxean dago.

Halaber, urtarrilaren amaieran, 30 urteko gizon batek bikotekideari eraso eta haren 17 hilabeteko umea hil zuen, leihotik botata. Hura ere kartzelan dago.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena