Gizartea -

indarkeria matxista

Elkarretaratzea egingo dute Bilbon, hilketa matxista gaitzesteko

Protesta ekitaldia 11:00etan egingo da udaletxeko eskaileretan.

Bilboko Udalak iraganean egindako elkarretaratze bat. EiTB
Bilboko Udalak iraganean egindako elkarretaratze bat. EiTB
Bilboko Udalak iraganean egindako elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak bost minutuko elkarretaratze isilia deitu du gaur 11:00etan, udaletxeko eskaileretan, emakume baten hilketa salatzeko.

Atzo, Bilboko Udaleko taldeek adierazpen instituzional bat onartu zuten, joan den asteburuan jazotako krimen matxista gaitzesteko, eta deia egin zieten herritarrei "emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurka agertzeko".

Joan den larunbatean, 51 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten haren etxebizitzan, baina albistea atzo ezagutarazi zen, Ertzaintzak genero indarkeria hilketatzat jo baitzuen eta ustezko hiltzailea, 49 urteko gizon bat, atxilotu baitzuen.

Hori horrela, Udalak "mina" agertu zuen, eta babesa adierazi zien biktimaren senideei eta lagunei.

Bestalde, gogorarazi zuen indarkeria matxistaren biktimak "milaka" direla, eta, horrenbestez, ez direla "salbuespenak".

"Hilketa genero indarkeriaren ekintza bortitzena da, baina egunero beste hainbat eraso mota jazotzen dira emakumeen aurka, eta denak gaitzesteko modukoak dira", gaineratu zuien.

Era berean, Udalak nabarmendu zuen indarkeria matxista "emakumeen giza eskubideen urraketa larria eta onartezina" dela, "osotasun fisikoaren eta duintasunaren" aurkako erasoak baitira.

Horren ildotik, udal taldeek deia egin zieten herritarrei emakumeen aurkako indarkeria "salatzeko, ez onartzeko eta biktimei babesa agertzeko".

Emakunderen gaitzespena

Bestalde, Emakundek gaitzespen irmoa agertu zuen, eta indarkeria matxistaren aurka agertzeko deia egin zien herritarrei.

Erakundearen esanetan, herritarrak "aktiboak" izan behar dira emakumeen aurkako jarreran galarazteko, eta gogorarazi zuen indarkeria matxista "emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren ikur gordinena" dela.

"Herritar guztiek parte hartuta eta balioak aldatuta baino ezingo da amaitu emakumeen aurkako indarkeria", esan zuen.

 

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Indarkeria matxista gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE