Gizartea -

Adingabeak galbideratzea

Atxilotu bat Torbek bidalitako bideo porno bat mugikorrean jaso ostean

Atxilotuak (47 urte) adingabeak galbideratzeagatik aurrekariak ditu, eta bere telefono mugikorrean adingabe bat agertzen zen bideo pornografiko bat jaso zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Sevillan. Atxilotuak adingabeak galbideratzeagatik aurrekariak ditu, eta bere telefono mugikorrean adingabe bat agertzen zen bideo pornografiko bat jaso zuen. Horrez gain, agenteek gizon horrekin lotutako bi etxebizitza miatu dituzte eta mugikor bat atzitu dute, Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Torberekin erlazionatuta

Atxilotua pelikula pornoak zuzendu eta ekoizten dituen Ignacio Allende 'Torbe'rekin (Portugalete) lotuta dago, berak bidali baitzizkion irudiak, eta beraiekin "diru asko" irabazteko asmoa zeukan".

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenaren arabera, atzoko atxiloketa Universal operazioaren barruan egin zen. Operazio horren barruan sei pertsona atxilotu zituzten apirila bukaeran, horien artean Torbe. Une hauetan behin-behineko espetxealdian dago, pornografia, gizakien salerosketa, kapitalak zuritzea eta Herri-ogasunaren aurkako delituak egotzita.

Aspalditik ezagutzen duen lagun bat da, eta lagun horrek Torberi eskaini zion argitara eman gabeko bere bideoak eduki pornografikoaren salmentara bideratutako webguneen bidez hedatzea, porno ekoizle ezagunak ezin baitzituen bere webgunearen bidez plazaratu, baimenik ez izategatik.

Iturrien esanetan, bai Torbek, bai atxilotuak bazekiten (edo sumatzen zuten) bidalitako bideoan agertzen zen neska adingabea zela.

Alabaina, Torbek irudi horiek banatu egin zituen, diru asko irabaz zezakeela uste baitzuen. Iturrien arabera, Torbek hauxe esan omen zuen: "neska hori bezalakoak 10 urtean behin agertzen dira".

Bideoak banatzen hasi eta ezagunak egin zirenean, eta adingabearen gurasoek salatu egin ote zuten beldurrez, Torbe familiaren isiltasuna lortzen saiatu zen 25.000 euro eskainita eta diru asko emango omen zien negozio batean sartzea proposatuta, baina arrakastarik gabe.

Aitzitik, familiarekin harremanetan jarri ezin ostean, martxoaren erdialdera (bideoak grabatu eta hainbat hil pasatu eta gero), zuzendariak beste plan bat asmatu zuen Sevillan atxilotuarekin batera biktimari eta haren familiari xantaia egiteko. Ikerlarien arabera, Torbek sarritan erabiltzen zuen taktika zen hori, hainbat salaketa pilatzen baititu horren harira.

Zuzendariak kontratu antzeko batzuk sinatzen zituen aktoreekin (adingabeekin ez), haien eskubide guztiak bere gain gera zitezen modu mugagabean. Polizia kontratu horiek aztertzen ari da indarrean dagoen legedia urra dezaketelakoan.

Aktoreak horretaz jabetzen zirenean, berriz ekiten zion estortsioari. Bideoa kentzearen truke, 6.000 euroko diru kopurua ordaindu behar zuten, baina biktimek ezin zioten eskari horri aurre egin.

Orain Polizia atzitutako materiala aztertzen ari da, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egingo dituenik. Iturriek adierazi dutenez, ikerketak irekita darrai eta "oso aktibo".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete bideoak Gizartea albisteak Zinema Albisteak