Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Baionako bestetan bortxatu egin dutela salatu du emakume batek

Ostiral goizaldean, jaietatik Bidartera motorrean itzultzen ari zela eraso egin ziotela salatu du neskak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako bestetan izandako sexu eraso baten salaketa jaso du Baionako Fiskaltzak asteburuan, Simon Vuelta fiskalak jakinarazi duenez.

Vueltaren hitzetan, Baionatik Bidartera motorrean etxera itzultzen ari zen neska batek bortxatu egin dutela salatu du. Erasoa ostiral goizaldean jazo zen.

Genero indarkeriarekin lotutako gutxienez beste salaketa bat izan da egunotan. Poliziak bikotekide ohia jipoitu zuen gizonezko bat atxilotu du.

Baionako prefetak arratsaldean egingo du jaien balorazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Baionako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Jaiak