Gizartea -

Errefuxiatuak

262.000 errefuxiatu baino gehiago heldu dira Europara 2016an

Halaber, 3.100 lagun itota hil dira Mediterraneo itsasoan. 2016an etorri diren iheslarien kopurua lau aldiz txikiagoa da aurreko urteko epe berberarekin alderatuta.

Libiako hondoratzea. Argazkia: EFE (Artxiboko argazkia)
Libiako hondoratzea. Argazkia: EFE (Artxiboko argazkia)
Libiako hondoratzea. Argazkia: EFE (Artxiboko argazkia)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte hasieratik 262.000 errefuxiatu baino gehiago heldu dira Europara, Migratzaileen Nazioarteko Erakudeak (OIM) jakitera eman duenez. Epe berean, ordea, gutxienez 3.100 lagun itota hil dira Mediterraneo itsasoan.

Erakundearen arabera, aurten errefuxiatu gutxiago heldu dira Europara. Alde horretatik, 2016an etorri diren iheslarien kopurua lau aldiz txikiagoa da aurreko urteko epe berberarekin alderatuta.

Joan den uztailean etorri ziren errefuxiatuen kopuruak ere behera egin du. Izan ere, 78.000 pertsona heldu ziren 2015ean, eta, aurten, berriz, 32.500.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan