Gizartea -

Desagertua

82 urteko gizon baten bila ari dira Ortuellan

Igandean etxetik atera zen, baina ez zen itzuli, eta senideek salaketa jarri dute.

Ortuellan desagertu den gizona. Argazkia: SOS Deiak
Ortuellan desagertu den gizona. Argazkia: SOS Deiak
Ortuellan desagertu den gizona. Argazkia: SOS Deiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 82 urteko gizon baten bila ari da Ortuellan (Bizkaia). Izan ere, atzo kalera atera zen, baina ez zen itzuli, eta haren sendiak salaketa jarri du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Poliziak atzo bertan hasi zuen bilaketa, eta gaur goizean berriz ekin dio. Besteak beste, Ertzaintza, urpekariak, mendiko agenteak, Gurutze Gorria eta DYA ari dira gizona bilatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Ortuella bideoak Eguneko albisteak