Gizartea -

Desagertua

Asteazkenean jarraituko dute Ortuellan desagertutako gizonaren bila

Igandean etxetik atera zen, baina ez zen itzuli, eta senideek salaketa jarri dute.

Ortuellan desagertu den gizona. Argazkia: SOS Deiak
Ortuellan desagertu den gizona. Argazkia: SOS Deiak
Ortuellan desagertu den gizona. Argazkia: SOS Deiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ortuellan (Bizkaia) bizi den 82 urteko gizon bat bilatzeko lanak bihar, asteazkenean, abiatuko dituzte berriro, asteartean eta astelehean bilatzen izan eta gero.

Besteak beste, Ertzaintza, urpekariak, mendiko agenteak, Gurutze Gorria eta DYA ari dira gizona bilatzen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizona kalera atera zen igandean, baina ez zen itzuli, eta haren sendiak salaketa jarri zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Ortuella bideoak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur