Gizartea -

Indarkeria matxista

Aburto: «Errespetatu, salatu eta lagundu, 'ez' beti 'ez' izateko»

Hala adierazi du Bilboko alkateak Aste Nagusian eraso sexistak saihesteko egindako kanpainaren aurkezpenean. Bilboko konpartsek eta 900 saltokik ere kanpaina horretan parte hartuko dute.

Aste Nagusian eraso sexistak saihesteko egindako kanpaina. Argazkia: Bilboko Udala
Aste Nagusian eraso sexistak saihesteko egindako kanpaina. Argazkia: Bilboko Udala
Aste Nagusian eraso sexistak saihesteko egindako kanpaina. Argazkia: Bilboko Udala

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak bilbotarrei eskatu die Aste Nagusian "errespetua", "salaketa" eta "laguntza" hitzak eurena egiteko "jaia jai baino ez izateko eta alaitasunez erasorik gabe ondo pasatzeko". "Errespetatu, salatu eta lagundu, ez beti ez izateko" adierazi du, Aste Nagusian eraso sexistak saihesteko egindako kanpainaren aurkezpenean.

Aurreko edizioetan bezala, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia den Itziar Urtasunek esan duenez, jaietako bederatzi egunetan kanpaina berezia behar da eraso sexisten aurka, Udalak herritar guztientzat, oro har, eta emakume, konpartsa, ostalaritza-sektore eta gainerako gizarte eragileentzat, hain zuzen, dituen baliabideak zeintzuk diren azaltzeko.

"Mutiletan zein neskatan egite sanoa"

Urtasunek gogorarazi duenez,"emakumeen espazioa eta gorputza inbaditzeko edozein adierazpen, txikiena izanik ere, ukipenak, konplimenduak ez diren konplimendu horiek, behin eta berriro ekitea, eta lehendabiziko ezetza erantzun gisa ez onartzea erasoak dira".

Era berean, azpimarratu nahi izan du gizonezkoek "jarrera sexistak arbuiatzeko betebehar soziala” dutela, ea ez dagoela lekurik pasibotasunarentzat. "Mutiletan zein neskatan egite sanoa" defendatzen dugu.

Antzeko moduan mintzatu da Oihana Pascual Bilboko Konpartsetako bozeramailea ere. Bere esanetan, eraso sexistak "bizi dugun errealitate matxistaren isla dira", eta, gaineratu duenez, "guztion erantzukizuna da esku-hartzea emakumeen kontrako eraso baten susmoaren aurrean".

Gida berezia

Horregatik guztiagatik, Udalak abian jarri du jaien asterako beren-beregi prestatutako estrategia, zenbait ekintza biltzen dituena, mezua are gehiago zabaltzeko.

Hala, Areatzan informazio puntu bat egongo da, herritarrek kanpainaren eta ekintzen berri izan, eta, eraso sexista bat gertatuz gero, dauden baliabideak zeintzuk diren jakin dezaten. Informazio-puntua abuztuaren 21etik (igandea) 27ra (larunbata), 18:00etatik 21:00etara, egongo da zabalik.

Halaber, informazio puntuan 5.000 gida banatuko dira, eraso sexistak nola identifikatu eta horiei nola aurre egin jakiteko. Gida hori paperean egongo da, eta webgunean bertsio digital bat eskura daiteke. Eraso sexistak zer diren azaltzen du gidak, eta mutilei eta neskei mezu zuzenak bidaltzen dizkie. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak bat egin du Emakundek sustatutako Beldur Barik Gunearekin (2016), aisialdi eta jaietan gazteen artean indarkeria sexistari aurrea hartzeko pentsatuta.

Gainera, Aste Nagusian eraso sexistarik egonez gero, aholkuak emateko eta jarduteko protokoloa abiatu zen aurreko edizioetan, eta horretan parte hartzen duten gizarte-eragile guztien artean banatuko da. Jaigune barruko eta Txurdinagako eta Otxarkoagako 900en bat dendak eta ostalaritza-lokalek bat egingo dute kanpainarekin eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko protokoloarekin.

Horretarako, Bilboko Udalak, Bilboko Konpartsek eta Zazpikaleetako, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko, Zabalako, Santutxuko, Txurdinagako, Otxarkoagako eta Bilbo erdiko dendariek eta ostalariek 700.000 ezpainzapi banatuko dituzte, lelo honekin: "EZ beti da EZ. NO es NO".

Horrez gain, 6.000 txartel banatuko dituzte. Kanpainaren irudi berriarekin batera, Udaltzaingoaren (092) eta Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuaren telefono zenbakiak agertuko dira bertan, erasoren bat salatu nahi duten pertsonek gogoan izan ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko albisteak Tratu txarrak Gizartea albisteak EAJ Eguneko albisteak Jaiak