Gizartea -

Torbe auzia

Fiskaltzak ez ditu Iker Muniain eta De Gea ikertuko

Fiskaltzak ez du froga nahikorik aurkitu, eta, ondorioz, ez ditu Athleticeko jokalaria eta David de Gea atezaina ikertuko Torbe auziaren baitan.

Iker Muniain, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EiTB
Iker Muniain, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EiTB
Iker Muniain, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak ez du froga nahikorik aurkitu Iker Muniain Athletic Clubeko jokalaria eta David de Gea Manchester United taldeko atezaina ikertzeko Torbe auziaren baitan. Ignacio Allende Fernandez, Torbe, pornoaren sektoreko enpresaburu bilbotarra, espetxean dago gaur egun, besteak beste, haur pornografia eta sexu esplotazioa egotzita.

Madrilgo Fiskaltza eta 29. Instrukzio Epaitegia arduratu dira ikerketaz, eta bi jokalari horiek sexu abusu batean nahasi zituen lekuko babestuaren testigantza zalantzan jarri dute orain.

Ministerio Publikoaren arabera, lekuko horren kontakizuna ez da nahikoa bi jokalariak ikertzeko, ezta deklarazioa egitera deitzeko ere, Interviualdizkariak aurreratu duenez.

2016ko Eurokopa hasi baino egun batzuk lehenago ezagutu zen lekuko babestu batek Muniain eta De Gea Torbe auziaren baitan nahasi zituela. Poliziaren txosten hori hedabideetan agertu zenean, polemika handia sortu zen kirol munduan.

Txostenak jasotzen duenez, lekuko babestua Madrilgo hotel batera joan zen Torberekin. Bertan, beste emakumezko bat, Muniain eta beste futbolari batekin harremanak izatera behartu zituen. Txostenaren arabera, De Geak Torberekin adostu zuen dena, 2012an, Espainiako 21 urtetik beherakoen futbol selekzioko jokalariak zirenean.

Muniain eta De Gea ez dituela ikertuko erabaki du orain Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Kirolak Indarkeria matxista gaur Argazkiak Iker Muniain EAE albisteak Delituak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea