Gizartea -

Erroibarren

1936an desagertutako gizon baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Nafarroan

Nafarroako Gobernuak herritarrei laguntza eskatu die desagertuta jarraitzen duten pertsonen gorpuzkiak aurkitzen laguntzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Akelar eta Sakon espeleologia-taldeek 1936ko gerran desagertutako pertsona batenak izan daitezkeen gorpuzkiak aurkitu dituzte Erroibarren, Izeurgiko leizean.

Aurkikuntza horren berri izan ondoren, Nafarroako Gobernuaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko akordioaren esparruan, Aranzadiko kideak bertara joan dira, eta gizonezko batenak izan daitezkeen gorpuzkiak direla egiaztatu dute. Espeleologo taldeak azaldu duenez, leize horretara botatako animalien eskeletoekin nahasita aurkitu dute gorpuzkia, 50 metroko sakoneran.

Era berean, Nafarroako Gobernuak herritarrei laguntza eskatu die 1936an fusilatutako eta desagertutako mila pertsona baino gehiago aurkitzen laguntzeko. Horrela, pertsona horien kokapenari buruzko informazio lagungarria izan dezaketen herritarrei Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jartzeko eskatu die.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren arabera, Erroibarko aurkikuntza oso garrantzitsua da, eta aurkikuntza horiek 1936ko gerran hil zituzten pertsonak duintasunez lurperatzea ahalbidetzen dutela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Nafarroako Gobernua Frankismoa albisteak Memoria historikoa albisteak Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea