Gizartea -

Huescan

Onik aurkitu dituzte desagertutako bi adingabe nafarrak

Huesca hiriko parke batean topatu dituzte, banku batean eserita. Horiek aurkitu eta berehala jarri dituzte senideak jakinaren gainean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Huescako Udaltzaingoak gaur, asteartea, aurkitu ditu orain dela astebete desagertutako ni adingabe nafarrak, hain zuzen, etxetik alde egin zutenetik abuztuaren 16an.

Huescako Udalak Europa Pressi azaldu dionez, lanean ez zegoen agente batek bi adingabe ikusi ditu Ramon y Cajal pasealekuko banku batean, eta desagertutako 15 eta 16 urteko adingabeen antza hartu die, aurreko egunetan adingabeen senideek horien argazkiak zabaldu dituztelako.

Agenteak jakinaren gainean jarri ditu kideak, eta, 20:15 aldera, identifikatu egin dituzte, eta horien nortasuna baieztatu dute. Itxura batean, onik zeuden biak.

Desagertutako bi adingabeak zirela baieztatutakoan, horien senideekin harremanetan jarri dira, eta berehala jarri dira senideetako batzuk Huescarako bidean.

Senideek eta lagunek kanpaina handia egin dute azken egunotan sare sozialen bidez, desagertuak ikusiz gero Poliziari abisua ematea eskatuz herritarrei.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur