Gizartea -

Polizia operazioa

Bi atxilotu Bilbon eta Donostian, haur-pornografia zabaltzea egotzita

Espainiako Poliziak zazpi pertsona atxilotu ditu Estatuan, adingabeei egindako sexu gehiegikeriak jasotzen zituzten grabazioak zabaltzea egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak zazpi pertsona atxilotu ditu Estatuan, horietako bat Bilbon eta beste bat Donostian, haur-pornografiaren aurkako operazio batean, Barne Ministerioak jakitera eman duenez. Estatuko zazpi hiritan egin dituzte atxiloketak; Bilbon, Donostian, Vigon, Teruelen, Sevillan, Madrilen eta Valentzian, hain zuzen. Adingabeei egindako sexu gehiegikeriak jasotzen zituzten grabazioak internet bidez zabaltzea leporatu diete guztiei.

Ikerketa 2015ean hasi zuten, eta, denbora honetan bildutako informazioari esker, zortzi etxebizitza miatu ditu Espainiako Poliziak. Miaketa horietan, material informatikoa eta haur-pornografiari lotutako artxibo ugari atzeman dizkiete atxilotuei.

Ikertzaileek P2P (Peer to Peer) izeneko plataformetan jarri dute arreta, internet bidez pedofilia fitxategiak zabaltzeko eta jaisteko gehien erabiltzen den tresna baita. Ikertzaileen arabera, pedofiloek beste bitarteko batzuk ere erabiltzen dituzte, konplexuagoak, eta interneten oso arrasto gutxi uzten dituzte. Ondorioz, ikertzaileek zailtasun handiagoak dituzte horiek aurkitzeko.

Atxilotuen ordenagailuetan egin dituzten miaketetan, interneteko arrastoa ezabatzeko programa konplexuak zituztela ikusi dute ikertzaileek. Orain arte atxilotu dituzten pertsonei atzeman dizkieten artxiboak mundu osoko ikertzaileak miatzen ari dira, sexu gehiegikeriak jasan dituzten haurrak identifikatu eta aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa