Gizartea -

80. urteurrena

Omenaldia egingo diote Agirre lehendakari San Mamesen, igandean

Talde zuri-gorriak eta Bartzelonak jokatuko duten partidarekin batera, hainbat ekitaldik gogoraraziko dute lehen lehendakaria. Duela 80 urte hautatu zuten; Athleticeko jokalaria ere izan zen.

Jose Antonio Agirre San Mamesen, 'Billy'k 1923an egindako karikaturan.
Jose Antonio Agirre San Mamesen, 'Billy'k 1923an egindako karikaturan.
Jose Antonio Agirre San Mamesen, 'Billy'k 1923an egindako karikaturan.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athleticek bat egingo du igande honetan (abuztuaren 28an) San Mamesen Jose Antonio Agirre lehendakariari egingo zaion omenaldiarekin; izan ere, 2016an 80 urte bete dira lehen Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria hautatu zutenetik. Hori 1936an izan zen, eta, gainera, Agirre, 20ko hamardakan, Athleticeko jokalari ibili zen. Omenaldia egiteko, Athleticek aprobetxatuko du lehoiek denboraldiko lehen partida jokatuko dutela Bilbon, Bartzelonaren aurka, 20:15ean.

Bilboko Aste Nagusia 2016aren azken arratsaldean, zenbait ekitaldi egingo dituzte, San Mamesen inguruan eta futbol-zelaian bertan; horiekin, Athleticek bat egingo du azken hilabeteotan arlo sozial eta politikoan egin izan diren Agirrerentzako omenaldi-ekitaldiekin.

19:00etan, Don Terencio, Doña Tomasa, Pichichi eta Agirre lehendakariaren erraldoiek elkarretaratzea egingo dute San Mamesen ondoan, eta dantza egingo dute. Futbol-zelaiaren kanpoaldeko pantailek bideoak emango dituzte, non laburtuko den Agirrek Athleticen izan zuen ibilbidea. Gainera, partidara joaten direnek jasoko dute argitalpen berezi bat, lehen lehendakariaren kirol- eta politika-bizitza ren gaineko informazio eta argazkiak dituena.

San Mamesen barruan, oroitzapenezko ekitaldiak Athletic-Bartzelona partidaren atsedenaldian egingo dituzte. Bideo bat emango dute, Jose Antonio Agirre Bilboko taldean izandako ibilbidearen gainekoa, eta haren birbilobak zelairatuko dira, buelta bat ematea xede, Erraldoiek lagunduta. Katedralean egingo dute dantza, beraz, Erraldoiek.

Agirreren erraldoia egun berezi honetarako egin dute, eta, hala, bat egingo du Bilboko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin aritzen direnekin ibiliko da.

Jose Antonio Agirrek 1921etik 1925era jokatu zuen Athleticen, eta 46 partidatan irten zen hamaikakoan. Batez ere, esker hegalean jartzen zuten entrenatzaileek. 1923ko Kopa irabazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Bilboko albisteak Athleticen zelai berria Eusko Jaurlaritza EAE Eguneko albisteak Lehenengo Euskal Gobernuaren lehendakaria