Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Euskal Sagardoa' sor-marka propioa eratzeko prozesua, abian

Gizartea

'Euskal Sagardoa'

Euskal sagardoarentzat sor-marka propioa eratzeko prozesua, abian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2016/09/05

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekoizleek jatorri izendapen propioa eskatu dute EAEko sagardoarentzat. Sei hilabete barru jakinaraziko dute eskaera onartu duten ala ez.

  • Donostiako Sagardo Eguna 2016. Argazkia: EFE

    Donostiako Sagardo Eguna 2016. Argazkia: EFE

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal Autonomia Erkidegoko sagardo ekoizleen elkarteek bertako sagardoarentzat ‘Euskal Sagardoa’ sor-marka propioa eratzea eskatu dute, eta Eusko Jaurlaritzak eskakizunari bidea emateko prozesua abiatu du.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak jakinarazi du Kalitate eta Industria Elikagaien Zuzendaritzak dokumentazioa aztertuko duela, eta gehienez sei hilabeteko epean ezagutaraziko duela jatorrizko izendapena sortzea onartu duten edo ez.

Ebazpena aldekoa bada, bi hilabeteren buruan EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta, ondoren, Nekazaritza Ministeriora joko dute. Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatutakoan sartuko da indarrean ‘Euskal Sagardoa’ jatorrizko izendapen propioa.

Egun, izendapen hori Asturiasko sagardoak soilik dauka Estatuan. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako sagardoak ‘Eusko Label’ bereizgarria du, bertako sagarrekin eta modu naturalean ekoitzi bada.

Jatorria eta kalitatea

Bestalde, ekimena bultzatu duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileen elkarteek adierazi dute sor-marka propioa eratzearen helburu nagusia “Euskal Herrian egindako produktuari merezi duen duintasuna ematea eta administrazio ezberdinekin elkarlanerako esparru komun bat” sortzea dela.

Ildo berean, egitasmoaren oinarri nagusiak “jatorria” eta “kalitatea” direla azaldu dute, sektorean gero eta gehiagok bertako sagarra erabiltzearen aldeko apustua egiten dutela nabarmenduta.

“Eskaera honekin bertako sagarra babesteko apustua sendotu dugu; jatorria eta kalitatea bermatuko dituen ziurtagiria beharrezkoa da eta espero dugu ‘Euskal Sagardoa’ izendapena ahalik eta azkarren merkatuan ikustea”, gaineratu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena