Gizartea -

Hondarribiko Alardea

Alardean elkarbizitza bermatzeko bidea elkarrizketa dela dio Emakundek

Elkarrizketa prozesu hori bultzatzeko deia egin die Emakundek Hondarribiko udal ordezkariei.

Hondarribiko Alardea. Artxiboko argazkia: EFE
Hondarribiko Alardea. Artxiboko argazkia: EFE
Hondarribiko Alardea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alardearen inguruan Hondarribian elkarbizitza, errespetua eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko bidea elkarrizketa dela nabarmendu du Emakundek.

Hondarribiko Alardea ostegunean egingo dutela-eta, Emakundek oharra bidali du hedabideetara, eta, bertan adierazi duenez, elkarrizketak ahalbidetuko du Alardearen inguruan Hondarribiko herrian batasuna berreskuratzea eta haustura soziala gainditzea.

Izaskun Landaidaren esanetan, konponbidea bilatzeko jarrera aktiboa izatea eskatzen die herriaren gehiengoak erakunde publikoei. Ildo horretan, elkarrizketa prozesu hori bultzatzeko deia egin die Emakundek Hondarribiko udal ordezkariei.

Emakumearen Euskal Erakundearen hitzetan, tradizioak testuinguru jakin batean sortu ziren eta eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. "Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez", gaineratu du.

Izaskun Landaida Hondarribiko udaletxeko arkupeetan egongo da ostegunean, Ana Alberdi idazkari nagusia lagun duela, Jaizkibel konpainiari babesa ematen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Emakunde Hondarribia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Hondarribiko alardea azken ordukoa