Gizartea -

Ederbidea egitasmoa

Bidegorri batek Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak lotuko ditu

Bizikleta bidezko garraio jasangarria sustatzea da Ederbidea proiektuaren helburua.

Ederbidea egitasmoaren aurkezpena Baionan egin dute. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Ederbidea egitasmoaren aurkezpena Baionan egin dute. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Ederbidea egitasmoaren aurkezpena Baionan egin dute. Argazkia: Nafarroako Gobernua

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ederbidea izeneko bidegorri sarea aurkeztu dute Baionan, Gipuzkoak, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoetako departamentuak.

Mugaz gaindiko proiektu honek Donostia, Iruñea eta Baiona lotuko ditu. 240 kilometroko bidegorria izango da.

Egunerokoan nahiz turismoa egiterakoan bizikletaren erabilera bultzatuko duen politika komun bat abiaraztea da ekimenaren asmoa.

Egitasmoa aurrera eramateko aurrekontua 9,4 milioi eurokoa da eta dirua Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoko 12 bazkidek jarriko dute. Lanak gauzatzeko hiru urte beharko dituzte.

Marisol Garmendia Gipuzkako Mugikortasun eta Lurralde Antolamendurako diputatuak azaldu duenez, “bizikletaren erabilera egunerokoan nahiz turismoa egiterakoan sustatzea da helburua”.

Ildo horretan, proiektuaren garrantzia azpimarratu du: “Europaren babesa duelako, mugaz gaindikoa delako eta pertsonak eta lurraldeak hurbiltzea ahalbidetuko duelako, turismo jasangarria bultzatuz”.

 

Ederbidea ibilbidea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Iruñeko argazkiak Gipuzkoako albisteak Nafarroako albisteak Turismoa Euskadi Iparraldea albisteak Baionako bideoak Eguneko albisteak Lapurdiko azken ordua Euskadiko bidegorriak