Gizartea -

Garai geologikoa

Urdaibaiko sedimentuek Antropozenoan gaudela baieztatu dute

Zientzialari talde baten arabera (tartean Alejandro Cearreta euskal herritarra dago), Lurrak 12.000 urte iraun zuen Holozenoa atzean uzti zuen 1950ean, eta Antropozenoan sartu zen.

Urdaibai. Argazkia: EiTB
Urdaibai.
Urdaibai. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrak 12.000 urte iraun zuen Holozenoa atzean utzi zuen 1950 inguruan, eta garai geologiko batean sartu zen, Antropozenoan. Hori baieztatzeko froga nagusietako bat Urdaibaiko sedimentuetan aurkitu zuten zientzialariek.

Tesi horixe defendatu du hainbat herrialdetako zientzialariek osatutako talde batek (GTA) Lurmutur Hirian egin berri duten Geogologiari buruzko Nazioarteko Kongresuan.

"Gizakiak daudenetik dago gizakien eragina Lurrean, baina berrikuntza da planeta aldakortasun naturaletik ateratzen ari garela", azaldu du Alejandro Cearreta EHUko zientzialari eta GTA taldeko kideak.

Aro berri hori oso gaztea baldin bada ere, adituek atzera bueltarik ez duen aldaketaren zantzuak aurkitu omen dituzte sedimentuetan. Urdaibaiko sedimentuetan Erdi Aroko suteen, Bizkaiko Labe Garaien isuri toxikoen, Gernikako arma eta mahai-tresneria fabriken kutsadura, petrolioaren krisiaren, etab.-en arrastoak aurkitu dituzte.

"Garai horren hasiera Trinity lehergailu nuklearraren eztandak markatzen du, Mexiko Berriko Alamogordo basamortuan egindako frogak", Cearretaren esanetan.

Ikertzaileen esanetan, Antropozenoaren hasiera aldarrikatzeak gizakiak dituen erronka berrietan arreta jartzea ekarriko du, klima aldaketa hobeto kudeatze aldera.

"Garai berriaren behin betiko onarpenak bultzada handia emango lieke gizakien eragina gehiegizkoa dela pentsatzen duten ekologistei", adierazi du Cearretak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zientzia Larrialdi klimatikoa albisteak