Gizartea -

Eguraldia

Euri-jasak uholdeak eragin ditu Zornotzan, Portugaleten eta Gernikan

Eguraldia bat-batean aldatu da, eta ekaitzak arazo ugari sortu ditu Bizkaiko hainbat herritan.

portugalete-euria_
portugalete-euria_
Euri-jasak uholdeak eragin ditu Bizkaian

1:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaitu dira azken egunotako bero handiak. Enbatak eguraldia bat-batean aldatzea eragin zuen atzo, asteazkena, arratsaldean, euri-jasak izan ziren, eta Bizkaiko hainbat herritan arazoak sortu ziren; Zornotzan, Gernikan eta Portugaleten, besteak beste.

Zornotzan, minutu gutxitan, 15 litro ur pilatu ziren metro karratuko, eta erdigunea kolapsatuta geratu zen.

Estolda askok gainezka egin zuten, eta kale batzuetan, Konbenio eta Karmen kaleen bidegurutzean, adibidez, uholdeak izan ziren.

Ura zenbait komertziotan sartu zen, baina ez zen kalte handirik izan, Zornotzako Udaletik zehaztu zutenez.

Portugaleten ere, uholdeak izan ziren, eta urak edukiontziak eraman zituen Casilda Iturrizar kalean eta Karlos VII.aren etorbidean. Zenbait tokitan, urak metro erdiko altuera hartu zuen.

Itsasadarraren parean dagoen kalean, hainbat garaje eta lokal urpean geratu ziren, baita etxeko atariren bat ere.

Portugalete uholdeak inundaciones irailak 13. EFE

(Bi emakume, Portugaleten urpean geratu den lokal bat garbitzen. Argazkia: EFE)

Gernikan, urak laster batean hartu zituen kale nagusiak, baita plazako arkupeak ere.

Euri-jasak 15:00ak baino apur bat lehenago hasi ziren Bizkaian, baina denbora gutxian ekaitzak indarra galdu zuen, eta 17:00ak inguruan egoera bere onera etorri zen.

Errepideei dagokienez, Zeanurin zuhaitz batzuk erori ziren. Bestelakoan, ez zen aparteko arazorik izan.

(Imanol Aragon eitb.eus-eko erabiltzaileak bidalitako irudiak)

Enbata Gipuzkoako kostaldera ere iritsi zen arratsaldean. Haizeak gogor jo zuen, eta euri asko egin zuen, Zarautz aldean, besteak beste.

(Lorentxo Portularrume eitb.eus-eko erabiltzaileak bidalitako irudiak)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Portugalete Zer gertatu da Bizkaian? Zornotza Eguraldia Gizartea bideoak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak