Gizartea -

Istripua Bizkaian

Gernika eta Muxika arteko tren-zirkulazioa martxan da berriz

Auto-gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute auto barrutik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernika eta Muxika arteko tren-zerbitzua martxan dago berriro. Goizean tren batek kotxe bat aurretik eraman du, eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute, ibilgailua trenbidetik kendu arte.

Bermeo eta Bilbo lotzen dituen linean gertatu da, Gernika-Lumo eta Amorebieta-Etxano artean, Muxikan, hain zuzen ere. Euskotreneko konboi batek auto bat harrapatu du 10:25ean, tren-geltokitik gertu dagoen trenbide-pasagune batean. Auto-gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute autotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaiko albisteak Zornotza Gernika-Lumo albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak