Gizartea -

Ezbeharra

Hiru persona hil dira Santanderren, auto-istripuz

Zuhaitz baten aurka jo eta su hartu du kotxeak.

Auto-istripua Santanderren. Argazkia: EFE
Auto-istripua Santanderren. Argazkia: EFE
Auto-istripua Santanderren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira gaur Santanderren izandako auto-istripuan. Faro hiribidean gertatu da ezbeharra, autoa bidetik irten eta zuhaiz baten kontra talka egin ostean.

Kolpearen ondorioz, kotxeak su hartu du eta autoan zihoazen lau bidaiarietatik bi hil egin dira, sugarrek erreta. Inguruko hiritarren laguntzaz beste biak ateratzea erdietsi duten arren, bat istripuaren tokian bertan hil da. Bizirik dagoen pertsona, berriz, ospitalera eraman dute, oso larri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Gizartea Albisteak