Gizartea -

operazioa zabalik

Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Melillan eta Bartzelonan

Alemanian eta Belgikan beste bi atxilotu dituzte. Barne Ministerioaren arabera, "egitura oso ondo antolatuta" zuen talde bateko kide ziren, eta muturreko propaganda zabaltzeko helburua zuten.

Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Melillan eta Bartzelonan. Argazkia: EFE
Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Melillan eta Bartzelonan. Argazkia: EFE
Ustezko hiru jihadista atxilotu dituzte Bartzelonan eta Melillan

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost usteko jihadista atxilotu dituzte, Estatu Islamikoaren talde bateko kide izatea leporatuta. Horietako hiru Espainian atzeman dituzte (Bartzelona eta Melilla) eta, beste biak, Wuppertalen (Alemania) eta Bruselan (Belgika).

Nazioarte mailako operazioa da, eta hiru herrialdetako poliziak egin dute elkarrekin. "Egitura oso ondo antolatuta" zuen talde baten kide ziren bostak, eta muturreko propaganda zabaltzeko zeregina zuten.

Interneteko zenbait kanalen bidez jardun eta "Islam espainieraz" deitutako Facebookeko orrialde batean bat egiten zuten elkarrekin. Orrialde horrek 32.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta Alemanian eta Belgikan atxilotutako lagunek kudeatzen zuten.

Gaztelaniaz idazten zuten informazioa, nagusiki, erlijio-testuak zabaltzeko eta, tarteka, Estatu Islamikoak eta jihadistek egindako ekintzak txalotzeko.

Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, taldeak "organizazio terroristaren esanak" betetzen zituen, ekintza terroristak egitera bultzatzea zuen helburu, "terrore informazioa" izenarekin ezagutzen den gerra-taktika egitea, erradikalak aurkitu eta hautatzea behar bezala trebatu eta kolaboratzaile bihurtzeko, EIren etorkizuneko borrokalariak izateko aukeratutakoak bitartekariekin harremanetan jartzea organizazio terroristak bere menpean dituen lurraldeetara heltzen laguntzeko, eta EIren propagandarako aparatu gisa jokatzea taldearen berri modu masiboan zabaltzeko.

Operazioa Polizia Nazionalak, Bartzelonako eta Melillako Probintzia Brigadek, Alemaniako Ikerketa Kriminaleko Bulegoak eta Belgikako Polizia Federalak elkarrekin egindako lanaren emaitza da, eta zabalik dago oraindik.

"Segurtasunerako mehatxu larria Europan"

Jorge Fernandez jarduneko Barne ministroaren esanetan, atxilotuek "nazioarte mailako oso zelula arriskutsua" osatzen zuten eta "segurtasunerako mehatxu larria ziren Europan".

Hedabideen aurrean egindako agerraldian esan duenez, ustezko jihadistak -lau espainiarrak eta bestea marokoarra- "oso ondo antoltatutako eta erradikalizatutako" sare baten kide ziren, eta zeregin "garrantzitsua" zuten Europar Batasunean, kide berriak aurkitu, hezi eta hautatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bruselako albisteak gaur Bartzelona Belgika Alemania Atentatuak Estatu Islamikoa Eguneko albisteak