Gizartea -

Hondakinen tratamendua

Gipuzkoako hiri hondakinen zati bat, Mutiloako zabortegira

Egunero Merueloko (Kantabria) zabortegira ateratzen diren kamioien kopurua murriztuko du erabakiak.

Hiri hondakinak
Hiri hondakinak
Hiri hondakinak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) hala erabakita, Gipuzkoako hiri hondakinen zati bat Mutiloako zabortegira eramango dituzte urte amaieratik hasita.

Kontsortzioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ferrovial Taldeak kudeatzen duen zabortegian jasoko dituzte Gipuzkoako hiri hondakinen errefusaren zati bat. 24,4 milioi euro jasoko ditu konpainiak horren truke.

GHKren arabera, urtero 100.000 tona hondakin eramango dituzte. "Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko duen azpiegitura faltaren aurrean, irtenbide partziala izango da hau", ohartarazi du erakundeak. Izan ere, konponbide honi esker, egunero Merueloko (Kantabria) zabortegira joaten diren kamioien kopurua murriztu egingo da.

Mutiloako zabortegia 2016ko amaieran hasiko da lanean, eta hiru urtez ariko da Gipuzkoako hiru hondakinak tratatzen, 2019an Zubietako erraustegia martxan jartzen den arte, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Albisteak Hondakinen berrerabilpena Goierri eskualdea