Gizartea -

Retuerton agertu da

Topatu dute Barakaldon istripua izan eta ihes egin zuen furgoneta

Gidariak ihes egin zuen gizon bat hil ostean, ibilgailuarekin harrapatuta. Hildakoa Portugaleteko bizilaguna da eta errepidea zeharkatzen ari zen, Megaparken aurrean.

Argazkian ageri den biribilgunetik gertu gertatu zen ezbeharra. Irudia: Megapark
Argazkian ageri den biribilgunetik gertu gertatu zen ezbeharra. Irudia: Megapark
Argazkian ageri den biribilgunetik gertu gertatu zen ezbeharra. Irudia: Megapark

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon (Bizkaia) gizonezko bat harrapatu eta bertan hil zuen furgoneta topatu du Udaltzaingoak, Retuerto auzoan.

Udaletik Europa Press albiste agentziari azaldu diotenez, ibilgailua hildakoa eragin zuen istripua ikertzen ari diren agenteek topatu dute, asteazken honetako goizaldean, Orconerarako sarreran. Mercedes Vito da furgoneta, kolore ilunekoa.

Hala, Poliziak gidariaren bila jarraitzen du. Antza denez, 16:30 aldera, horrek ihes egin zuen 50 bat urteko gizonezko bat harrapatu eta bertan hil eta gero.

Hasierako ikerketaren arabera, biktimak (Portugaletekoa da) Megaparken aurrean aparkatu zuen autoa eta, errepidea zeharkatzen ari zela, Dia supermerkaturako bidean zihoan furgoneta batek harrapatu zuen.

Agenteak heldu zirenean, istripuan parte hartu zuen ibilgailua ez zegoen. Udaltzaingoak furgoneta aurkitu du eta gidariaren bila ari dira orain.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Portugalete bideoak Santurtzi berriak Zer gertatu da Bizkaian? Delituak Gizartea bideoak