Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Hernanin, ustez bikotekide ohiak

32 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak, eta epaileak espetxera igorri du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak 32 urteko gizonezko bat espetxeratzeko agindua eman du, bere bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa joan den astelehenean izan zen, 18:00etan, biktima gizonaren etxera bertaratu zenean, bisita egitera. Orduan, akusatuak ustez eraso egin zion, ‘’emakumea indarrez menderatu ostean’’.

Etxebizitzatik alde egin eta Ertzaintzarengan jo zuen emakumeak, gertatutako salatzeko. Jarraian Donostia Ospitalera igorri zuten, han azterketa egin ziezaioten.

Ondoren, Ertzaintzak gizona atxilotu zuen, sexu-erasoa eta genero-indarkeriaren delituak egotzita.

Epaile aurrera igorri ostean, hark espetxeratzeko agindua eman du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gipuzkoako albisteak Hernani bideoak Gizartea Albisteak