Gizartea -

Sanferminetako bortxaketa

Sanferminetako bortxaketagatik auzipetutako bik abokatu berria dute

Carmen Sala abokatu nafarraren leku hartu du; izan ere, hark defentsari uko egitea erabaki zuen, ez baitzegoen ados gainerako abokatuek auzia nola daramaten.

Sanferminetako bortxaketaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
Sanferminetako bortxaketaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
Sanferminetako bortxaketaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Castaño Martin abokatu sevillarrak bere gain hartu du joan zen sanferminetan neska madrildar bat bortxatzeagatik auzipetuta dauden bi gazteren  defentsa (bost dira guztira auzipetuta daudenak).

Castañok Carmen Sala abokatu nafarraren lekukoa hartu du. Carmen Salak uztailaren 7an hartu zuen kasuaren ardura, guardian baitzegoen ofiziozko txandan. Alabaina, joan zen astean defentsari uko egitea erabaki zuen, ez baitzetorren bat gainerako abokatuek eramateko erarekin.

Abokatu berria Betis futbol taldearen presidente izateko hautagaia izan zen joan zen urtean, eta 1984an 8 hileko espetxealdira kondenatu zuten armak zilegi ez den moduan edukitzeagatik Fuerza Nueva alderdi ultraeskuindarreko kide zenean. Aurretik, Huelvan, CCOO sindikatuko bulego batzuei su emateagatik ere kondenatua izan zen.

Orain, A.B.F. eta J.E.D. akusatuen defentsaren ardura hartu du. Bi horiek Iruñeko espetxean daude J.A.P.M.-rekin batera, eta A.M.G.E. guardia zibilarekin eta A.J.C.E. militarrarekin batera sanferminetan jazota bortxaketagatik auzipetuta daude guztiak.

Gainera, guztiak, A.B.F salbu, ikerketapean dauden maiatzean, Pozoblanco jaietan (Kordoba) 21 urteko neska bati sexu-abusuak egiteagatik.

Sanferminetako bortxaketa argitze aldera Foruzaingoak egindako ikerketen ondorioz, agenteek bideoak eta zenbait txatetako elkarrizketak aurkitu zituzten prozesatuen mugikorretan, eta horien arabera, Kordobako 21 urteko neska bati abusuak egin ahal izan zizkioten, burundanga deitzen den substantzia eman eta gero.

Orain, Pozoblancoko epaitegiek dute kasu horren ardura, eta, bitartean, Iruñeko 4. zenbakidun instrukzio-epaitegiak darama sanferminetako kasua.

(Informazio gehiago, laster)

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Espainian Nafarroa gaur Entzierroa zuzenean Gizartea Eguneko albisteak