Gizartea -

'Galaxiako lorategia'

Lorategi batek Esne Bidea irudikatuko du Iruñean, eskalan

Iruñea "Galaxiako Lorategi" bat izango duen lehen hiri europarra izango da, eta bigarrena mundu osoan.

Hawaiiko lorategia. Argazkia: Pierre eta Heidy Lesage
Hawaiiko lorategia. Argazkia: Pierre eta Heidy Lesage
Hawaiiko lorategia. Argazkia: Pierre eta Heidy Lesage

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak "Galaxiako Lorategi" bat sortuko du Yamaguchi parkean, hau da, Esne Bidea eskalan irudikatuko duen eremu berde berezi bat.

Joxe Abaurrea Iruñeko Udaleko Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, Iruñea "Galaxiako Lorategi" bat izango duen lehen hiri europarra izango da, eta bigarrena mundu osoan, Kona (Hawaii, AEB) ostean.

Ideia da Esne Bidea eskalan erreproduzitzea, 1.000 metro karratu ingurutan, 250 zuhaixka landatuta. Horrela iruindarrek, bisitariek eta turistek ingurumenari eta astronomiari buruz ikasi ahalko dute, Iruñeko Planetarioari esker.

Azaroan hasiko dira lanak, eta udaberrirako izango da prest lorategia.

"Mugarria izango da; ekimenak nazioarteko mapan kokatuko gaitu”, aldarrikatu du Abaurreak, eta gaineratu du lorategia “polita, dibertigarria, hezigarria eta turistikoa" izango dela.

Honelakoa izango da lorategia

Iruñeko Udalak azaldu duenez, X itxurako lorategia izango da, lore-zuhaixkekin egina; hain zuzen, horien formek Esne Bidean dauden nebulosen antza dute, eta azpimarratzen dute naturan "makro" eta "mikro"eskalen artean dagoen paralelismoa.

Lorategiko zorua iluna izango da, eta zapaltzean zirtakatzen duen materialean egina, materia ilunak izarren artean eta uhin elektromagnetikoek espazioan egiten duten gisan.

X-aren erdigunean iturri bat egongo da, Esne Bidearen biragune den zulo ilunaren irudikatze gisa. Etengabeko ziklo batean salto egin eta berriz iturrira itzuliko den urak irudikatuko du bildu eta "Gertaeren horizonte" delakoaren bidez darion energia, muga bat espazio-denboran.

Eguzkiaren apaltzea lorategia ikusteko oztopo izan ez dadin, aurreikusita dago led teknologiako argiak erabiltzea, presentzia-sentsoreen bidezko sistema batekin. Baina, lehen begi kolpean behar den zirrara eragin dezan, lorategi osoa inguratuko duen 1,5 eta 2 metro arteko erramuzko landare-hesi bat jarriko da, eta horrek sarbide bakarra utziko dio bisitariari, Planetariora sartzeko arrapalaren aurrez aurreko gunetik. Behin lorategi barruan egonda, lekua egonen da osorik inguratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak Iruñea gaur Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken ordukoa Zientzia