Gizartea -

Manifestazioak

Latinoamerikaren arbuio ozena indarkeria matxistaren aurka

Protesta jendetsuak egin dituzte Argentinan, Uruguain, Txilen, Brasilen edo Mexikon, 16 urteko Lucia Perez argentinarraren hilketa lazgarriaren ostean.

Emakume bat, Buenos Airesen egindako protestan. EFE
Argentinan egindako protesta. EFE
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko emakumeak kalean Latinoamerikan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buenos Aireseko obeliskoan, Mexiko Hiriko Independentzia plazan, Txileko Santiagoko Alamedan edota Sao Paoloko kaleetan. Denetan ozen entzun zen asteazkenean indarkeria matxistaren kontrako aldarria.

Protestaren metxa Lucia Perez Argentinako 16 urteko neskatoaren hilketa basatiak piztu zuen. Hainbat gizonek drogatu, bortxatu eta zutoin batean sartu zuten Mar de Platan (Argentina). Hilketak amorrua eragin du herrialdean eta Latinoamerika osoan.

"Ni una menos" taldeak Latinoamerikako hiriburu eta hirietan manifestazioak antolatu zituen, eta herritarrek berehala erantzun zioten deialdiari.

"Asteazken beltza" lelopean, milaka pertsona batu ziren Buenos Airesen (Argentina). Beltzez jakintza, "Bat ere gutxiago, ez" eta "Bizirik nahi dugu egon" leloak oihukatu zituzten. Urtero 200 hilketa matxista daude Argentinan.

Montevideon ere (Uruguai), manifestazio jendetsua egin zuten euripean, "Kalera atera gara amorruak eta saminak bultzatuta" lelopean. 2016ko lehen 10 hilabeteotan genero indarkeriarekin lotutako 21.985 salaketa jaso ditu Uruguaiko Emakumearen Institutuak.

Uruguay. Violencia machista. EFE

Emakume bat Montevideon egindako protestan. EFE

Txilen, hiriburuko kale nagusitik egin zuten martxa. Ehunka milaka emakumek genero indarkeriarekin lotutako zigorrak gogortzea eskatu du zuten, beltzez jantzita.

Michelle Bachelet presidenteak, Txileko Fiskaltzak eta beste erakunde batzuetako arduradunek sare sozialetara eraman zuten indarkeriaren kontrako aldarria.  Datu ez ofizialen arabera, 39 emakume hil dituzte aurten.

Chile. Violencia machista protestak. Ni una menos. EFE

Txileko protestetako une bat. EFE

Maila apalago batean, Argentinan hildako emakumearekiko elkartasuna adierazi zioten ehunka emakumek Sao Paulon (Brasil). Tankerako protestak egon ziren Asuncionen (Paraguay), La Pazen (Bolivia) eta Liman (Peru).

Erdialdeko Amerikan daude indarkeria matxista kasu gehien, Honduras, El Salvador eta Guatemala zerrenda beltzaren buru direla, NBEk 2015ari dagokion datuen arabera.

Mexiko hirikoa martxa jendetsua izan zen. Kolore beltza eta morea nagusi zirela, Independentziaren Aingerua bezala ezagutzen den monumentuaren inguruan bildu ziren manifestariak.

Genero Berdintasunaren Latinoamerikako eta Karibeko Behatokiak emandako datuen arabera, gutxienez 1.678 emakume hil zituzten 2014an genero indarkeriarekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Mexiko Gaurko azken ordukoa Brasil albisteak