Gizartea -

indarkeria matxista

Gipuzkoako guardia zibilak emaztea hil zuen, lehen zantzuen arabera

Salamancako Fuentes de Oñoro udalerrian topatu dituzte hilda, tiroz. Gizona Gipuzkoan bizi zen eta emakumea, berriz, Salamancan bertan.

Ikerketak ez du oraindik hipotesirik baztertu. EFE
Ikerketak ez du oraindik hipotesirik baztertu. EFE
Ikerketak ez du oraindik hipotesirik baztertu. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren agente bat eta haren emaztea hilik aurkitu dituzte ostegun honetan Salamancako Fuentes de Oñoro udalerrian, tiroz. Agentearen armaz egindako bi tiro izan dira, eta, lehen zantzuen arabera, badirudi gizonak emakumea hil zuela. Dena dela, ikerketa zabalik dago oraindik.

51 urteko agentea Fuentes de Oñorokoa zen izatez, baina aspalditik zegoen Gipuzkoan lanean. Emakumeak ere 51 urte zituen, eta portugaldarra zen. Fuentes de Oñoron bertan bizi zen, hilketak izan diren etxebizitzan. Dirudienez, atseden egunetan zegoen bertan gizona.

Guardia Zibilak baieztatu du 2005ean emakumeak salaketa jarri zuela indarkeria matxistagatik, baina ondoren artxibatu egin zutela. Ikerketak ez du oraindik hipotesirik baztertu. Gorpuak 8.45ean aurkitu dituzte. Guardia Zibileko iturrien arabera, bikotearen senitartekoek aurkitu dituzte gorpuak, etxebizitzara joandakoan. Auzia sekretupean dago.

 

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Albisteak