Gizartea -

Ezbeharra

Motorzale bat hil da zirkulazio-istripuan, Abaltzisketan

GI-3670 errepidean izan da ezbeharra. Dirudienez, istripuan ez da egon beste ibilgailurik kaltetuta.

 

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da ostegun honetan Abaltzisketan (Gipuzkoa) izan den zirkulazio-istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:20ean izan da, GI-3670 errepidean, iturri horiek jakitera eman dutenez. Larrialdi zerbitzuek bertaratu dira, eta gizonaren heriotza egiaztatu dute.

Dirudienez, istripuan ez da egon beste ibilgailurik kaltetuta.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuak nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Eguneko albisteak