Gizartea -

Bizkaia

Aurkitu dute Zeberion desagertutako 75 urteko gizona

Bart salatu zuten senitartekoek haren falta, eta Ertzaintzak bilatze-lanei ekin zien

Francisco Gorrotxategi, SOS Deiakek (@112_SOSDeiak) zabaldutako argazki batean.
Francisco Gorrotxategi, SOS Deiakek (@112_SOSDeiak) zabaldutako argazki batean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek onik aurkitu dute gaur eguerdian Zeberion bila zebiltzan 75 urteko gizona.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 12:10 inguruan topatu dute, eta gurutze gorriko kideek artatu duten arren, egoera onean dago. Horrenbestez, ohiko bizilekua duen zahar-etxera eramago dutela espero da.

Senitartekoek bart, 21:00ak aldera, salatu zuten haren falta. Mendian eta bizi den zahar-etxearen inguruan bilatzeari ekin ziorten, baina ez zuten topatu.

Gaur goizean berriz abiatu dituzte bilatze-lanak, eta eguerdi aldera amaitu dituzte galdutakoa aurkitu ostean.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Bizkaiko albisteak Desagertutako pertsonak