Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bat hil du ustez bikotekideak Granadan

Gizonezko bat atxilotu du Poliziak, heriotzarekin zerikusia duelakoan.  Lehen ikerketen arabera, indarkeria matxistarekin lotutako kasua da.

Emakume bat hil du ustez bikotekideak Granadan

1:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko emakume bat hilda agertu zen atzo Granadan, bere etxean. Atzo iluntzean, 23:10 aldera, eman zuten abisua 112 larrialdi zerbitzura, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.

Gorpua aurkitu eta ordu gutxira, gizonezko bat atxilotu du Poliziak, heriotzarekin lotura duelakoan. Izan ere, kolpe batek eragindako heriotza dela esan dute "testuinguru arraroan" eta horregatik atxilotu dute, autopsiak ondorioztatzen duenaren zain.

Ikerketa abiatu du Polizia Nazionalak, gertatutakoa argitzeko.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea