Gizartea -

'Game of Thrones'

'Game of Thrones'en Zumaiako muntaia bisitatu ahal izango da igandean

'Atrezo' guztia astelehenean kenduko dute; beraz, igandea aukera paregabea izango dute zaleek muntaia osoa bisitatzeko.

"Game of Thrones", Zumaian. EFE
"Game of Thrones", Zumaian. EFE
"Game of Thrones", Zumaian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Game of Thrones" telesaileko zaleek Zumaiako (Gipuzkoa) Itzurun hondartzan  jarritako 'atrezo'a bisitatu ahalko dute igandean. Bertan, zazpigarren denboraldirako eszenak filmatzen izan dira astelehenetik.

Zumaiako Udalak azaldu duenez, igandean hondartzarako sarbidea irekiko dute, eta, ondorioz, muntaia osoa bisitatu ahalko da, astelehenean kendu baino lehen.

Egun horretan, hondartzak ohiko itxura berreskuratuko du.

"Game of Thrones"eko lantaldea astelehenean iritsi zen Zumaiara. Besteak beste, Daenerys Targaryen, Jon Snow, Tyrion Lannister, Sir Davos Seaworth, Lord Varys eta Theon Greyjoy pertsonaiak izan dira bertan, grabatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Zumaia Gaurko azken orduko albistea