Gizartea -

Maratoia

Renfek eta Euskotrenek zerbitzua indartuko dute Behobia-Donostiarako

Renfek eta Euskotrenek zerbitzua indartuko dute Behobia-Donostiarako

2015eko Behobia-Donostia lasterketaren irudia. EFE.
Behobia_Donostia_2015_irudia_EFE
2015eko Behobia-Donostia lasterketaren irudia. EFE.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behobia-Donostia herri lasterketa dela-eta, Renfek eta Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte azaroaren 13an, Donostia eta Irun arteko zerbitzuen maiztasuna indartzeko.

Euskotren sozietate publikoak zerbitzu bereziak izango ditu azaroaren 13an, igandean, Behobia-Donostia lasterketan parte hartu nahi dutenei laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak jakinarazi duenez.

Zerbitzu bereziak egongo dira Amara eta Irun (Ficoba) artean, eta geraleku guztietan egingo dute geldialdia. Ordu hauetan abiatuko dira Amaratik: 07:50, 08:50, 09:00 eta 09:30. Zerbitzua 15 minuturik behin izango da 12:00ak eta 14:30 bitartean, baina Iruneraino bakarrik iritsiko da.

Bestalde, Altzatik Ficobara joateko, erabiltzaileek Altzan hartu beharko dute trena, eta Herreran garraioa aldatu beharko dute. Zumaiatik Hendaiarako trena ere egongo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, baita www.euskotren.eus webean eta Twitterren (@euskotrenEJGV) ere.

Renfek zerbitzu bereziak antolatu ditu ere Behobia-Donostia lasterketaren 52. ediziorako. Horretarako, jaiegun arrunt batean baino 10.000 leku gehiago eskainiko ditu, aldiriko 13 tren eta Bartzelonako bi Alvia jarriko baititu kirolarien esku.

Gipuzkoako partaideentzat, Renfek tren bereziak prestatu ditu aldiriko sarean zerbitzua emateko. Konpainiak zazpi tren berezi jarriko ditu korrikalarientzat, eta zerbitzu gehigarriak senide eta zaleentzat, bai hiriburura joateko bai etxera itzultzeko.

Irun helmuga duten zerbitzu berezietan, lehenengo trenak 07:17an, 08:00etan, 08:30ean eta 09:12an irtengo dira Tolosatik, eta 07:17an, Zumarragatik. Donostiatik, berriz, 08:41ean eta 09:10ean abiatuko dira.

Txartelak euro bateko prezioa izango du proban izena eman duten korrikalarientzat, Gipuzkoako edozein udalerritatik abiatzen direla ere, eta Irungo geltokira trenez heldu eta bertatik autobus anezka hartuta Behobiara iristeko balioko du. Txartelak aurretik eros daitezke (urriaren 24a eta azaroaren 12a bitartean), Gipuzkoako geltokietako txartel-leihatiletan eta autosalmentarako makinetan (Irun-Brinkola sarean).

Fortuna Klubaren bulegoetan ere eros daitezke, Pio Baroja kiroldegian, eta azaroaren 11n (ostirala) eta 12an (larunbata), Donostiako Kursaal jauregian ere erosi ahalko dira, Korrikalariaren Ferian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atletismoa Behobia-Donostia lasterketa gaur Kirolak Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Gizartea Euskotren azken ordukoa