Gizartea -

Internet

Diputazioak eta Eudelek .eus Bizkaian erabiltzeko deia egin dute

Bi horiek .eus domeinua erabiltzen dute eta gauza bera egiteko eskatzen diete enpresa, erakunde eta abarrei. PuntuEus Fundazioaren bokazioa domeinua zabaltzen eta hazten jarraitzeko lan egitea da.

Josu Waliño (puntuEUS) eta Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundia). Argazkia: puntuEUS
Josu Waliño (puntuEUS) eta Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundia). Argazkia: puntuEUS
Josu Waliño (puntuEUS) eta Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundia). Argazkia: puntuEUS

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eudelek (Euskal Udalen Elkartea) eta PuntuEus Fundazioak .eus domeinua erabiltzeko dei egin diete Bizkaiko enpresei, erakundeei eta abarrei doimenuaren erabilera lurraldean indartzeko.

Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kulturako foru diputatuak eta Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Bilbon, eta .eus domeinua erabilgarri dagoenetik izan duen bilakaera azaldu dute.

Bilbaok esan duenez, bi urte horietan 6.000 enpresa, erakunde eta norbanakok bat egin dute .eus domeinuarekin, eta % 18ko hazkundea izan du 2016ko lehen bederatzi hilabeteetan.

Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariaren esanetan, domeinua % 27 hazi da Bizkaian, baina gaur-gaurkoz .eus domeinuaren pisua handiagoa da Gipuzkoan Bizkaian baino. Hala ere, gaurko deialdiaren ondoren domeinuaren erabilera indartzea espero duela esan du Kultura eta Euskarako foru diputatuak.

Bestalde, Lorea Bilbaoren hitzetan, Bizkaiko 1.707 enpresa, erakunde eta elkartek .eus domeinuan erregistratu dituzte beren webguneak. Bien bitartean, 43.000 enpresa, erakunde edo elkartek .com domeinua erabiltzen dute eta 23.000k, ostera, .es domeinua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Berriak Politika Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Unai Rementeria Albisteak Gaur Eguneko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak EUDEL Interneteko albisteak