Gizartea -

Barakaldo

2017ko Stock Euskadi azoka martxoan izango da, BECen

Stock Euskadiko arduradunak ziurtatu duenez, hurrengo edizioko berrikuntzak prestatzen hasi dira jada.

Stock Euskadi 2016. Argazkia: Stock Euskadi
Stock Euskadi 2016. Argazkia: <a href="http://stockeuskadi.com">Stock Euskadi</a>
Stock Euskadi 2016. Argazkia: Stock Euskadi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017an Stock Euskadi azokaren hamabigarren edizioa egingo dute Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Francisco de la Sierra Stock Euskadiko arduradunak aurreratu duenez, Euskadiko outlet azoka handienak martxoaren bigarren astean zabalduko ditu ateak. Dena den, XII. edizioan euren produktuak eskaini nahi dutenek urtarriletik aurrera eman beharko dute izena.

Stock Euskadiko arduradunak ziurtatu duenez, hurrengo edizioko berrikuntzak prestatzen hasi dira jada. Era berean, azken bi edizio hauetan azokak izan duen arrakasta nabarmendu du.

Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, azaroaren 4an, 5ean eta 6an 40.312 pertsona bisitatu dute Stock Euskadi azoka. Ildo horretatik, bisitari kopuru handiena izan zuen eguna larunbata izan zen, 20.000 pertsona inguru hurbildu zirenean.

Beste alde batetik, duenez pertsona bakoitzak batez beste hiru produktu erosi ditu, azokaren arduradunak esan. Halaber, jende asko hurbildu izana oso ondo baloratu dute topaketa horretan bildu diren erakusketariek (154 guztira), eta baita egindako salmentak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo BEC albisteak Gizartea bideoak Albisteak Merkealdiei buruzko albisteak