Gizartea -

Sutea

Pertsona bat ospitaleratu dute kea arnasteagatik Portugaleten

Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute. Antza denez, ustekabean piztu da sua Atalaya kaleko etxebizitza batean.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat intoxikatu da kea arnasteagatik Portugaleten, Atalaya kaleko etxebizitza batean piztutako sutean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, larrialdi zerbitzuek 13:30ean izan dute sutearen berri eta suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira.

Antza denez, sua ustekabean piztu da.

Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea